Zubiak Eginez taldea

Gaurkotasun-albistea: (2014ko Maiatza)

SODEPAZ 2014 - Bidaia Solidarioak

SODEPAZek antolatutako bidaietan parte hartu nahi izanez gero izena emateko epea zabalik dago. Palestina, Cuba, Guatemala, Nicaragua, Melilla-Nador, Guinea Bissau eta Bolivia dira aurten bisita ditzakegun herriak.

Informazio gehiago jasotzeko: Bidaiak 2014

--------------------------------

Turismo Arduratsuaren Foroak egindako lanaren hedatze intentsiboaren proiektua, Euskal Herrian

Turismo Arduratsuaren Foroaren web orria bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2004tik egiten ari garen lana ikusgai duzue; besteak beste, sentsibilizazio-ekimenak, arduraz egindako turismo bidaiak, turismo garapenaren politika publikoak eta turismo enpresen politika korporatiboen salaketak eta kongresu, jardunaldi eta ikastaroen antolamendua.

Bestalde, egindako argitalpenak web orrian kontsulta ditzakezue (on line):

• Turismoari buruzko publikazioak eta artikuluak

• Arduraz egindako turismo adibide batzuen sistematizazioak

• Material didaktikoa: Dubinda jolasa

Arduragabeko Turismo-behatokia ere eskura dago non hainbat adibide azaltzen diren.

Informazio gehiago jasotzeko: zubiakeginez@yahoo.com

------------------------------

Donostiako Bidezko turismoko IV Topaketa

2012ko Azaroaren 16, 17 eta 18an. Aquarium (Donostia)

http://encuentro.foroturismoresponsable.org

------------------------------

Informazio interesgarria:

Landa Turismo Komunitarioa aurkezpena ikusi

Zubiak Eginez Taldea

Bizkaiko Meatzaldeko pertsona-talde bateko kideok, 1995ean, Zubiak Eginez sortu genuen Garapenerako Kooperazioko Gobernuz Kanpoko Erakundea.

Gure eginkizuna Nikaraguako nekazaritza garatzeko prozesuak bultzatzea da.

Zubiak Eginez taldea Euskal Herrian Zubiak Eginez taldea Euskal Herrian

Zubiak Eginez-ekoak boluntarioak gara guztiok. Kudeaketa-taldean 10 lagun gaude, eta horietatik bik hurbileko laguntasuna egiten dute Nikaraguatik, eta besteok Euskal Herritik egiten dugu lan sentsibilizazio lanetan eta proiektuen kudeaketan.

Zubiak Eginez pertsona organizatuen arteko harreman- sare bat.

Foro de Turismo Responsable-ren kidea da.

www.foroturismoresponsable.org